Hiri Honen Doinua
Ainhoa eta Nerea hirian barna sartuko dira. Hiria erakargarria da, handia, ezezaguna eta era berean abegikorra. Bertan, asko dago ikusteko, baina are gehiago entzuteko; hala dio Ainhoak, zeinek soinu grabagailu bat eskuan eta Nereak laguna alboan dituela, inguruabarreko soinuak jasoko dituen. Zer ote da hiri honi duen enkantua ematen diona? Kaleak ote? Agian jendea? Ala norberaren barruan egonen da xarma? Guzti hori eta gehiago aurkituko dute bi adiskideek egun berezi honetan zehar.